Dekodetzaile bitar
Dekodetzaile bitarra elektronika digitaleko konbinazio-zirkuitu bat da, sarreran dagoen konbinazio bitarraren arabera irteera bat aukeratzen duena.
Zirkuitu horiek dekodetzaile edota demultiplexadore gisa aurkitzen dira; izan ere, demultiplexadore batek dekodetzaile baten moduan joka dezakeelako.[1]
Horren funtzioa kodetzailearen alderantzizkoa da, hau da, n bit sarrerako eta gehienez bit irteerako kode bitar bat bihurtzen du. Irteera-lerro bakoitza sarrera-konbinazio posible bakar baterako aktibatuko da, erabiltzaileak aukeratutako helburuaren arabera.
Funtzionamendua
aldatuHainbat motatako dekodetzaileak aurki daitezke, baina kasu guztietan dekodetzaile bat zirkuitu elektroniko bat da, sarrera-seinale eta irteera-seinale askorekin. Horrek sarrera-egoeren konbinazio bakar bakoitza irteera-egoeren konbinazio espezifiko bihurtzen du.
Datu osoen sarrerez gain, dekodetzaile batzuk enable sarrera bat edo gehiago ere badituzte. Enable horren seinalea ukatzen edo desgaitzen denean, dekodetzailearen irteera guztiak egoera ez-aktiboetara behartzen dira.
Dekodegailu bitar bat zirkuitu integratu (IC) independente edo IC konplexuago baten zati gisa inplementatzen da. Azken kasuan, dekodegailua hardware deskribapen lengoaia (HDL) baten bidez sintetiza daiteke, adibidez VHDL edo Verilog lengoaia.[2]
Dekodetzaile bitar motak
aldatu- Dekodetzaile hamartarra
Dekodetzaile honetan lau sarrera eta hamar irteera agertzen dira. Horren ondorioz, erabilera nagusiena BCD (hamartarra bitarrean kodetuta) kodetik hamartarrera pasatzea izango da, ezen eta BCD kodeko konbinazio bat ezarriz gero, irteerako batean bakarrik agertzen baita “0” balio logikoa.
- 3-8 lerroko dekodetzailea
Kasu honetan zortzi irteera-bitetako bat aktibatzen du 0tik 7ra bitarteko sarrera-balio bakoitzerako, hiru bitetan adieraz daitezkeen balio osoen tartea.
- 4-16 lerroko dekodetzailea
Dekodetzaile hamaseitar ere esaten zaio. Honetan lau sarrerari hamasei irteera dagozkie. Irteera horietako bat aktibatzen du 4 biteko sarrera bakoitzerako, [0,15] zenbaki osoen tartean. Dekodetzaile hamartarrerako esaniko guztiak balio du kasu honetan, baina beste bi sarrera agertuko dira eta sarrera horiek “0” egoeran egon behar dira zirkuituak behar duen moduan funtzionatzeko. [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martín González, José Luis. (2006). Electrónica digital. Delta Publicaciones ISBN 978-84-96477-44-5. PMC 1281981484. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Decodificador binario usado para decodificar códigos binarios» Decodificador binario usado para decodificar códigos binarios | Tutorial de electrónica básica (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ Arruti, Patxi. (2001). Logika digitala eta mikroprogramarria. Elhuyar, 57 or..