Definitely, Maybe
Definitely, Maybe (euskaraz Definitiboki, Beharbada), 2008ko Adam Brooks kanadarrak zuzendutako amodiozko drama-komedia film bat da. Ryan Reynolds, Isla Fisher, Derek Luke, Rachel Weisz, Elizabeth Banks, Abigail Breslin eta Kevin Kline aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Will Hayes (Ryan Reynolds) dibortzio prozesuan bete-betean dago. Hamar urteko Maya (Abigail Breslin) alabak aitaren ezkondu aurreko bizitaa nolakoa zen jakin nahi du. Willek New Yorkeko bere gazte garaiko politikan interesatua zegoen iragan idealista oroitzen du, gainera, alabari izen faltsuak ipiniko dizkion hiru emakumeez mintzatuko zaio. Mayak bere ama hiru emakume haietako zein den asmatu beharko du, eta bere aitaren buruhausgarri erromantikoa berrosatzen saiatzen denean, amodioa konplexua dela jabetuko da.
AktoreakAldatu
- Ryan Reynolds: William "Will" Matthew Hayes
- Isla Fisher: April Hoffman
- Derek Luke: Russell T. McCormack
- Abigail Breslin: Maya Hayes
- Elizabeth Banks: "Emily Jones"/ Sarah
- Rachel Weisz: "Summer Hartley"/ Natasha
- Kevin Kline: Hampton Roth irakaslea
- Adam Ferrara: Gareth
- Annie Parisse: Anne
- Liane Balaban: Kelly
- Nestor Serrano: Arthur Robredo
- Marc Bonan: Kevin
- Alexie Gilmore: Olivia
- Kevin Corrigan: Simon
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)