David Johnson (margolaria)

margolari estatubatuarra

David Johnson (New York, 1827ko maiatzaren 10aWalden, New York, 1908ko urtarrilaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen. Hudson Ibaiaren Eskolako bigarren belaunaldiko kidea izan zen.

David Johnson (margolaria)

Bizitza
JaiotzaNew York1827ko maiatzaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWalden (New York)1908ko urtarrilaren 30a (80 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Hezkuntza
HeziketaNational Academy of Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Jasper Francis Cropsey
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)New York
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Luminism (en) Itzuli
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Find a Grave: 53512139 Edit the value on Wikidata

Bi urtez Diseinu Akademia Nazionalean ikasi zuen, baita Jasper Francis Cropseyrekin ere. Luminismoaren garatzaileetako bat bezala ezagutzen da John Frederick Kensett eta John William Casilearrekin batera. 1850 inguruan Diseinu Akademia Nazionalean erakutsi ohi zuen eta 1861ean akademiko hautatu zuten.

Bere lanak txikiak dira, oso koloretsuak eta zehatzak, eta AEBetako ipar-ekialdeko paisaiak irudikatzen dituzte. 1870eko hamarkadan lortu zuen arrakasta, Catskill mendiak, Mendi Zuriak eta George aintziraren paisaiekin. Chicago, Boston, Filadelfia eta Parisen erakutsi zuen eta azkenean Barbizongo eskolaren eragina jaso zuen.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu