Datuen babesa edo datu-babesa[1] datu-tratamenduaren eta -transmisioaren segurtasuna hobetzeko teknika-multzoa da, datuak nahita edo nahi gabe gal edo honda ez daitezen eta baimendu gabeko pertsonentzat eskuragarri egon ez daitezen erabiltzen dena.[2]

Datu pertsonalen babesa zuzenbide informatikoaren, informazio-eskubidearen, giza eskubideen eta zuzenbide konstituzionalaren azterketa-esparruaren barruan dago. Tratamendu automatizatuaren edo automatizatu gabearen aurrean norberaren informazioa kontrolatzeko ahalmena edo bermea da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Sare Sozialak Hiztegia] [2016]
  2. Euskalterm: [Administrazio Elektronikoa Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.