Datu biltegi
Informatikaren testuinguruan, datu-biltegi edo datu-gordailu bat (ingelesez data warehouse) eremu jakin batera (enpresa, erakundea, etab.) bideratutako datu-bilduma bat da, integratua, denboran zehar aldakorra eta erakundeen erabakiak hartzeari begira eraikia. Txostenak eta datu-analisiak egiteko erabiltzen da, eta enpresa-adimenaren funtsezko osagaitzat hartzen da.[1][2] Operazio-informaziotik haratago doa, eta datu-base batean gorde ohi da. Informazio kopuru handiak izaten dituztenez askotan unitate logiko txikiagoetan banatzen da.
OsagaiakAldatu
MetadatuakAldatu
Metadatuak datuak (edukia) inguruko datuak edo informazioak dira: datak, baimenak, sailkapena...
Datu-biltegietan are funtzio garrantzitsuago dute metadatuek, erakundearen antolaketa eta datuen izaera adierazteko erabiltzen baitira.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Exploring Data Warehouses and Data Quality spotlessdata.com
- ↑ Dedić, N. and Stanier C., 2016., "An Evaluation of the Challenges of Multilingualism in Data Warehouse Development" in 18th International Conference on Enterprise Information Systems - ICEIS 2016, p. 196.