Dastamena (istorio laburra)

Dastamena Roald Dahlek idatzitzako istorio laburra da, lehendabiziko aldiz 1945ean argitaratu zena. Geroago, 1951n, New Yorker aldizkarian eta, 1953an, Someone Like You izeneko istorioen bilduman agertu zen.

Argumentua aldatu

Mike Schofield burtsa artekariak afari bat antolatu zuen sei lagunentzat: hura, haren emaztea eta alaba, narratzaile izenik gabea eta haren emaztea, eta Richard Pratt, ardo dastatzaile bat. Shofieldek eta Prattek apustuak eginak zituzten lehenago ardoa zela eta, baina gau hartan Prattek interes handiagoa zuen 18 urteko Louise alabarengan.

Mike Schofieldek gaueko bigarren ardoa hartzean, esan zuen ezinezkoa zela asmatzea nongoa zen, baina Prattek erronkatzat hartu zuen hori. Bien arteko solasaldia berotuz eta apostua handituz joan zen. Prattek bota zuen Schofielden alabarekin ezkontzea nahi zuela apostatu, eta, galduz gero, Schofieldi bi etxeak emanen zizkiola. Hasieran, emaztea eta alaba sinetsi ezinda bazeuden ere, Mikek apustua onartzeko konbentzitu zituen, eskaintza onegia zelakoan, ezinezkoa izanen baitzen ardoa asmatzea.

Nolanahi ere, Pratt emeki-emeki joan zen zehazten ardoaren barrutia eta uzta. Mikek baieztatu ez arren, haren erreakzioagatik pentsa daiteke Prattek asmatu zuela. Orduan, hala ere, neskameak betaurrekoak itzuli zizkion Pratti, horrek deskuiduan lehenago utzi baitzituen ardoa zegoen gelan, hain zuzen. Pratten engainua agerian geldituta, Mikeren emaztearen ahotsarekin bukatzen da istorioa, Mikeri lasaitzeko eskatzen.

Kanpo estekak aldatu

https://istoriolaburrak.blogspot.com/2018/09/16-dastamena.html#more