Dantzut

1995ean Ermuan sortutako rock taldea

Dantzut 1995ean Ermuan sortutako rock talde bat da.[1][2] Julio Kageta taldearen ibilbidea amaitu zenean, taldeko kide izandakoek Esther Astarloarekin batera sortu zuten.[2] 1999an taldea desegin zenean, Esther ez beste guztiek Puto Amoak Matematiketan taldea sortu zuten.[2]

Dantzut
Datuak
JatorriaErmua
Musika motarock
Urteak1995—1999
Badok: dantzut Musikasten: dantzut

Taldekideak aldatu

  • Esther Astarloa: Ahotsa[2]
  • Juanmi Bravo: Bateria[2]
  • Iker Saenz de Zaitegi: Gitarra[2]
  • Markos Gimeno: Baxua[2]
  • Carlos Balseiro: Soinu teknikaria[2]

Diskografia aldatu

  • S.B. (1996, autoedizioa)[1][2]
    6 kantako kasetea. Carlos Balseiro arduratu zen grabaketaz Lorentzo Records estudioan, Josu Monje eta Aitor Ariñorekin batera. Diseinu lanak Markos eta Estherrek egin zituzten.[2]
  • Nahiezkero (1998, IZ)[1][2]
    Soinu teknikaria Julio Kagetan ibilitako Patxi Linares izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Dantzut» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  2. a b c d e f g h i j k l «Dantzut» Ermuako Udal Liburutegia (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu