Dalhousie gaztelua (ingelesez: Dalhousie Castle) Eskoziako Midlothian eskualdean kokatzen den gaztelua da, Bonnyrigg herrian. Edinburgh hiriburutik 13 kilometro hegoaldera kokaturik dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

Dalhousie gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Koordenatuak55°51′39″N 3°04′57″W / 55.860771°N 3.082456°W / 55.860771; -3.082456
Map
Historia eta erabilera
JabeaClan Ramsay (en) Itzuli
Ondarea
LB784
Webgune ofiziala

Historia aldatu

David I.a Eskoziakoaren menpeko Simundus de Ramesie (Simon of Ramsey) zaldunak bere erregeari eskoziako koroa eskuratzen lagundu izanagatik 1140an Dalwolsey-ko lurraldea eman zion eta Ramsay leinua abiatu zuen. Berak eraiki zuen lehenengo Dalhousie gaztelua.

1298an bertan bildu ziren Eduardo I.a Ingalaterrakoa eta Sir William Wallace Falkirkeko guduan zehar. 1400an ingelesek gaztelua setiatu egin zuten eta 1650an Oliver Cromwellek Eskoziako inbasiorako egoitza gisa erabili zuen.

XVII mendekoa da gaur egun dakusagun gazteluaren gehiengoa eta 1800 inguruan lorategi harresitua eraiki zen.

Ramsay familia iparralderago dagoen Brechingo gaztelura aldatu zen baina Dalhousieko jabegoa 1977 arte mantendu zuen. 1972an hotel bihurtua zegoen jadanik. 2004an sute batek teilatuaren zati bat erre zuen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu