D'Oboe dorreak
D 'Oboe dorreak (gaztelaniaz: Torres D'Oboe) 2009an Espainiako Benidorm herrian (Alacant) eraikitako 114 metroko altuerako etxe orratzez osatutako bizitegi-gunea da. 326 apartamentuko multzoa bi dorre biki berdinez osatuta dago, bata bestearen ondoan jarrita.[1] Proiektuak altuera txikiagoko hirugarren dorre bat aurreikusten du, aldameneko lursail batean, oraindik eraiki ez den kale batez banandua.[2]
D'Oboe dorreak | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Marina Baixa |
Udalerria | Benidorm |
Koordenatuak | 38°32′32″N 0°07′04″W / 38.542322°N 0.117641°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2009 |
Arkitektura | |
Solairuak | 31 |