Cupcake (euskaraz hitzez hitz "kikara pastela"), fairy cake edo patty cake izenaz ere ezagutzen dena, pertsona bakarrarentzako tarta txiki bat da, maiz madalena edo muffinak egiteko erabiltzen diren moldeen antzekoetan egiten direnak. Jatorria Estatu Batuetako sukaldaritzan duen errezeta bat da, eta gainean gozo edo konfit geruza bezalako gehigarriak eduki ohi dituzte batzuetan.

Cupcake
gozopil
Osagaiakgurina, arrautza, azukrea, irina eta gasifikatzailea
Historia
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak

Jaki hau XIX. mendean sortu zen. Muffin eta madalenak egiteko erabiltzen diren moldeak asmatu baino lehenago hauek katilu, buztinezko kikara eta gisa honetako ontzietan egiten ziren, bere izenaren jatorria hemendik datorrela diote batzuek. Beste batzuek izenaren jatorria errezeta hau egitekorakoan neurri gisa kikarak erabiltzen direlako dela diote. [1]

Cupcakearen errezeta beste tarta gehienen antzekoa da, gurin, azukre, arrautza eta irinarekin egiten da. Tartak egiteko errezeta gehienek balio izan dezakete, eta bere tamaina txikiaren ondorioz denbora gutxiagoan egiten dira. Gehienetan muffinak egiteko erabiltzen diren molde berdinetan egiten dira. Postre gisa zerbitzatzen da, eta Estatu Batuetan oso ohikoak dira, batez ere ohikoak dira haurren urtebetetze eta bestelako festetan.

Historia aldatu

Pastel hau aipatu zen lehengo aldia 1796an izan zen, Amelia Simmsek "katilu txikietan egiten diren tarta" gisa izendatu zuenenan bere American Cookery liburuan. Cupcake terminoa agertzen den dokumentu zaharrena Eliza Leslieren errezeta liburua da, Seventy-five Recipes for Pastry, Cakes, and Sweetmeats (Pastel, Tarta eta Gozoen hirurogeita hamabost errezeta), 1822an publikatua. [2]

Esan bezala, aurreko mendeetan, muffin eta madalen moldeak eskuragarri izan aurretik, hauek gehienetan buztinezko baso eta katiluetan egiten ziren, eta horregatik hartu du izen hori. "Fairy cake" (maitagarri tarta literalki) bere tamainaren deskribapen fantasiatsua da, izan ere pastelgileen arabera maitagarrientzako tamaina aproposa edukiko lukete.

Hogeita batgarren mendean cupcakeen salmentak eta entzuteak gora egin zuen Estatu Batuetan. New Yorken Magnolia Bakery bezalako denda batzuk argitara atera ziren telebistako saio ezagunetan ateratzeari esker, esaterako HBO kateko Sex and the City telesailean atera izanagatik. 2010 urtean Martha Stewart telebista aurkezleak cupecakei eskainitako sukaldaritza liburu bat argitaratu zuen, berriz ere cupcaken ospea heziaraziz.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu