Cuevas Blancasko haize errota

Cuevas Blancasko haize errota Santa Cruz Tenerifekoan, Kanarietan, Santa María del Mar auzoan dagoen eraikina da.

Cuevas Blancasko haize errota
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
UdalerriaSanta Cruz Tenerifekoa
HerrixkaSanta María del Mar
Koordenatuak28°25′35″N 16°18′49″W / 28.42639°N 16.31361°W / 28.42639; -16.31361
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza 1974
Arkitektura
Dimentsioak4 (diametro) m
Solairuak3
Ondarea
BICRI-54-0000190

Ezaugarriak aldatu

Cuevas Blancaskoa Espainiako betiko haize errota dugu: tronkokoniko itxurakoa, teilatu konikoa, ardatz batez hegalak ditu eta kontrako aldean "lema" izeneko makila.

Eraikinaren barrualdea umila da. 4 metro diametroko zilindroa da hiru solairutan antolatuta. Garaiera osoa haman metrokoa da. Beheko solairua lurraren parean dago eta cabuco izena zuen; espazio hori biltegi moduan erabiltzen zen eta, batzutan, errotariak bertan lo egiten zuen. Lehenengo solairura igotzeko metro bateko zabalera zuen eskailera zegoen. Solairu horretan bezeroek gofio edo irinaren irteera espero zuten. Irina bezeroek beraiek jasotzen zuten. Hirugarren solairuan errotaren makinaria zegoen eta errotariak hantxe lan egiten zuen.

Eraikinaren egoera aldatu

1974ko bukaeran zaharberritua izan zen baina egun berriro ere bere egoera ez da batere ona. 2007an Kanarietako Gobernuak kultura-intereseko ondasuna izendatu zuen baina, hala ere, eraikina ez dago ondo: eraikin materialen lantegi batean kokatuta dago eta jendea ezin da hurbildu.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuevas Blancasko haize errota