Crookes erradiometroa, argi-errota (light-mill) bezala ere ezaguna, beirazko bonbilla bat da, non huts partziala dagoen. Barruan, orratz batean muntatutako banderak daude. Banderak biratzen hasiko dira argia pizten denean eta areagotu egiten da argia handitzean, erradiazio elektromagnetikoaren intentsitatearen neurketa kuantitatiboa emanez. Biraketa honen arrazoia, historikoki, eztabaidagai zientifiko bizia izan da.[1][2]

Crookes erradiometroa

William Crookes kimikariak 1873. urtean asmatu zuen bere ikerketa kimiko batzuen ondorioz, aire korronteen eragina saihesten saiatzen zenean.

Erreferentziak aldatu

Oharrak
  1. J Worrall, The pressure of light: The strange case of the vacillating ‘crucial experiment’. Studies in History and Philosophy of Science, 1982. Elsevier.
  2. The Electrical engineer. (1884). London: Biggs &. Co. Page 158.
Informazio orokorra
  • Loeb, Leonard B. (1934) The Kinetic Theory Of Gases (2nd Edition);McGraw-Hill Book Company; pp 353-386
  • Kennard, Earle H. (1938) Kinetic Theory of Gases; McGraw-Hill Book Company; pp 327-337

Kanpo estekak aldatu