Cortinarius pseudosulphureus

Cortinarius sulphureus» orritik birbideratua)

Cortinarius pseudosulphureus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius pseudosulphureus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius pseudosulphureus
P.D.Orton, 1960

Sinonimoa: Phlegmacium pseudosulphureum, Cortinarius sulphureus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 7 (8) cm bitarteko diametrokoa, ganbil-lautua, ertza beherantz biribildua, gero tolestua; likatsua hezetasunean, zetaduna lehorrean, hori-kromo koloretik oliba antzekora doan kolore eder batekoa, edo marroiz zikinduta diskorantz.

Orriak: Hori-oliba bizi kolorekoak, gero arreak, itsatsiak, estu,

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, orrien kolore berdinekoa edo berdexkagoa; erraboil marjinatua; ukitzean oliba antzeko kolorea hartzen du. Gortina horiarekin.

Haragia: Hori bizi kolorekoa edo hori-berdexka, usaingabea eta zapore gozoarekin.

Erreakzio kimikoak: Kapela eta orriak, + álcali: arre ilina; haragia +álcali, gris-oliba antzekoa; haragia + guaiaco, urdina; Haragia + fenol, mantso arre-ardo kolorea.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Pseudosulphureus epitetoa, Cortinarius sulphureus espeziearen antzekoa delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Erreakzio kimikoei begiratu gabe ez da erraza identifikatzea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Pagoen basoetan eta mistoetan, kare-lurretan.

Banaketa eremua

aldatu

Frantzia, Alpeak, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Suedia, Austria.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius pseudosulphureus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu