Cortinarius sericeofulvus

Cortinarius sericeofulvus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius sericeofulvus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius sericeofulvus

Sinonimoa: Phlegmacium aureofulvum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Koniko samarra edo baita laua ere, baina betik puntadun titi batekin. Gorri-arre kolorekoa, eguraldi lehorrarekin argiagoa, ertza luzaroan zetadun errezel zuriaren aztarnek apaindua, zimurtsu itxurarekin. Askotan erradialki pitzatua.

Orriak: Zabal samarrak eta zabal; hori-herdoil kolorekoak edo arreak, borobilduak, itsatsiak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa. Luze samarra, arre argia edo zurixka zetaduna fibrilengatik, lehenbizi betea gero barnehutsa.

Haragia: Zuritik pixka bat arrexkara doan kolorekoa.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Sericeofulvus epitetoa latinetik dator, zetazkoa esan nahi duen “sericeus” hitzetik eta gorrixka, esan nahi duen “fulvus” hitzetik. Kapelaren itxura eta koloreagatik

Jangarritasuna

aldatu

Cortinarius txiki guztiak bezala susmagarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Antzeko asko daude.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Izei gorrien basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Austria.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 207 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius sericeofulvus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu