Cortinarius purpureobadius

Cortinarius purpureobadius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da. Zenbait autoreren iritziz, onddo hau pozoitsua da.

Cortinarius purpureobadius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius purpureobadius
Sacc., 1887

Sinonimoa: Cortinarius anthracinus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, zetadun fibrilosua, erdigunea ia leuna, arre-purpura ilun kolorekoa eta ertza arrosa-karmin kolorekoa.

Orriak: Laranja-karmin kolorekoak.

Hanka: 6 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko diametrokoa, ia zilindrikoa, karmin koloreko fibrilaz inguratua, hondo arrosa-laranja kolorekoaren gainean, oinarria arrexka kolorekoa.

Haragia: Antzeko kolorekoa. Espora-jalkina marroi-herdoil kolorekoa.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Anthracinus epitetoa grekotik dator, rubi harri preziatu gisa koloreztatua, esan nahi duen "anthrákinos" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius hemitrichus itxuraz antzekoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Batez ere urkien azpian.

Banaketa eremua aldatu

Bretainia, Suedia, Austria.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. Cortinarius purpureobadius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu