Cortinarius muricinus

Cortinarius muricinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius muricinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius muricinus
Fr., 1838

Sinonimoak: Phlegmacium muricinus, Gomphos muricinus, Inoloma muricinum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Trinkoa, erdiesferikoa, zirkularra eta zabaldua amaieran, urdin-lila koloretik amatista kolorera, eguraldi lehorrarekin, erditik hasita ertzetara herdoil tonalitateak hartzen joaten da. Kapelaren azala ezkata zentrokideetan hausten da. Ertzak errezelaren hondakin zurixkak izaten ditu.

Orriak: Estu, zabalak, ertzean borobilduak, hasieran lila-urdinxka kolorekoak, gero arrosakarak, amaieran arre-larru kolorekoak.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Morea, azal zurixkarekin errezel argiarengatik, gero gorri-herdoil kolorekoa, bukaera erraboildunarekin.

Haragia: More argia. Ilunagoa kanpoalderantz, gero herdoil kolorekoa, adar errearen usain bereizgarriarekin.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Muricinus epitetoa latinetik dator, purpura kolorea esan nahi duen, “murex” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da kontsumitu behar ia Cortinarius guztiak bezala.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Alpeak, Suedia, Erresuma Batua.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 221 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius muricinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu