Cortinarius fulminoides

Cortinarius fulminoides Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius fulminoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius fulminoides
M.M.Moser, 1967

Sinonimoa: Phlegmacium fulminoides.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 7 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Irregularki ganbila, ertza hasieran errekurbatua barrurantz, gero zuzena; likatsua eguraldi hezearekin, opakua lehorrarekin; laranja lehoi kolore bizia, trazu ilunago edo argiagoekin, errezel unibertsalaren hondarrak direla eta; geruza banangarriarekin.

Orriak: Hasieran zurbil-buztin kolorekoak, gero kafesne kolorekoak, estu, zabalak, pixka bat unziforme-itsatsiak, koskadun ertza.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa. Betea, solidoa, hasieran zuria, gero okre antzekoa; erraboil marjinatua (3,5 cm)

Haragia: Zenbait puntutan horixka, eta tonu hori-berdexkak batez ere oinaren goiko aldean; usaingabea eta zapore gozoarekin.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Fulminoides epitetoa Cortinarius fulmineus espeziearen antzekoa delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa artiskua

aldatu

Cortinarius fulmineus delakoaren oso antzekoa da, zurtoin oso argia eta ez horia izateagatik eta Pizea excelsa azpian hazten delako eta ez artadietan bereizten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Picea excelsa hurritzekin eta haltzekin nahasita)

Banaketa eremua

aldatu

Espainia, Alpeak, Austria.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 163 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius fulminoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu