Cortinarius adalbertii

Cortinarius adalbertii Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius adalbertii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius adalbertii
M.M.Moser, 1980

Sinonimoak: Hydrocybe pateriformis, Cortinarius pateriformis, Cortinarius adalberti.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-kamutsa, higrofanoa; gorri-herdoil kolorekoa hezetasunarekin, bizia, diskoa ia beltza; lehorrean gaztaina kolorekoa edo gamuza kolorekoa.

Orriak: Ez oso estu, meheak, hori-azafrai kolorekoak, gero ilunagoak.

Hanka: 2,5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat oinarrira mehetua, zurruna, arre-txokolate kolorekoa, fibriloso-ildaskatua, oinarrian ukitzean arre kolorea hartzen du; errezel zuriarekin, eraztun antzeko eremu bat atxikita uzten du.

Haragia: Arrexka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[1]

Etimologia: Adalberti epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Antzeko askok duten kolore arrea duen arren, horixkarako joera duten orrien koloreagatik eta kapela leun eta higrofanoagatik bereizten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Koniferoen azpian, batez ere izei gorrietan.

Banaketa eremua

aldatu

Suitza, Espainia, Austria, Eslovenia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius adalbertii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu