Corpus plangintza hizkuntza plangintza mota bat da, hain zuzen ere, hizkuntzaren corpusaz arduratzen den plangintza.

Plangintza honek du helburu hizkuntzaren egitura egoera berrietara moldatzea. Interbentzioa, beraz, hizkuntzaren formetan egiten da. Corpus plangintzak sarri askotan hizkuntzaren estandarizazioa du helburu. Horrela, hizkuntza gaitu nahi du administrazioan, hezkuntzan, komunikabideetan, ... erabili ahal izateko. Izan ere, corpus plangintzaren lehen urratsa izaten da idatzizko kodea estandarizatzea.

Baina badira beste interbentzio motak ere: hizkuntzaren egitura modernizatzea, kanpoko maileguen kontra babestea, ...

Euskararen corpus plangintzan aurrerapauso nabarmenenak 1968an hasi ziren Euskaltzaindiak euskara batuaren prozesuari ekin zionean. Dena den, gaur egun oraindik ere estandarizazioa guztiz osatu gabe dago.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu