Corkeko portua
Corkeko portua, gaeleraz: Port Chorcaí eta ingelesez: Port of Cork, Irlandako hegoalde, Cork konderria eta Cork hiriari zerbitzu ematen dion portu bat da. Irlandako Errepublikako bigarren portu nagusia da eta ontzientzako sei modulu ditu: Lift-on Lift-off, garabi bitartez ontzia zamatzen da (karga ontzitik atera eta ontzira sartu) ; Roll-on Roll-off, gurpildun garraioak (autoak, kamioiak, hondeamakina...); Pikor soltea, Pikor likidoa; Gurutzaontziak eta Anezkak. [1]
Corkeko portua | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 51°51′N 8°16′W / 51.85°N 8.27°W |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuHistorian zehar, nabigazioa, lurraldeko eta portuko instalazioak, Cork Harbour Commissioners (Corkeko Portuaren Batzordea) batzarraren eskuetan zeuden. 1814an sortu zen, 1904an aduanako eraikinera mugitu ziren. Izan ere, batzordeak 183 urtean zehar iraun zuen, 1996ko legedia jarraituz, 1997ko martxoan betebehar eta portuarekiko zereginak (kontrola, operazioak...) mugitu zituzten Port of Cork Companyra. Gaur egun leku berean jarraitzen duena.
Cork Irlandan zehar, planifikazioari eta garapenari buruzko departamendu bat, sortu zuen lehen portua izan zen. 1972an egina izan zen Cork Harbour Development Plan (Corkeko Portuaren Garapen Plana) zeinean agertzen ziren hainbat plano, Rinsgaskiddy, besteak beste.
Portua azken mende erdian zehar nahiko ezaguna izan da bere autoritate estrategikoa mantendu izanagatik eta, batez ere, izan duen ospe eta garrantzia eskualdearekiko. Finkatu ditu Europar batasunarekin eta baita, beste hainbat portuetako ahalmenekin, emankortasun eta hedabideetako lotura ezin hobeak ere.
Nahiz eta 1996an portuko entitateak Irlandar gobernuarekiko zuen harremana aldatu zuen, gaur arte jarraitzen du lan egiten Garraio Departamenduarekin. Horregatik azpimarratzekoa da: oraindik eusten dio bere historia osoan zehar izan duen plan estrategikoari, baita egiturari ere. [2]
Merkataritza komertziala
aldatuCorkeko badian 90.000 tona baino gehiagoko itsasontziak sar daitezke, baina geroz eta barrurago joan ahala geroz eta sakontasun gutxiagoko tokiak daude. Horregatik, bakarrik 60.000 tonako itsasontziak sar daitezke Cobhera arte.
Corkeko portuak ontzientzako instalazio eta zerbitzuak ditu: Corkeko hirian, Ringaskiddyn, Cobh eta Tivolin. Corkeko hirIan erabilitakoak, batez ere, pikorra eta petrolioa garraiatzeko; Tivolin, kontainerrak zamatzeko, petrolio, azienda eta minerala gorde eta zaintzeko tokiak eta makineria, eta Ro-Rorako (roll-on, roll -off) arranpala. Antzina, Ringaskiddyko ferry portua eraiki baino lehen, hortik abiatzen ziren ontziak; orain, ordea, Ro-Ro arranpala, enpresek erabiltzen dute kanpotik eramaniko autoak Irlandan sartzeko.
Corkeko Portuaren konpainia (The Port of Cork Company) badiari ematen zaion erabilera komertzialaren, nabigazioaren arduren eta portuko atrakalekuen erantzukizunei erantzuten dion erdi-estatuko konpainia komertziala da.
2000. urtetik aurrera Corkeko portuak 72 milioi euro baino gehiago inbertitu izan ditu, zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko eta garapenak gauzatu ahal izateko. Horri esker, eta geografikoki daukan kokagune estrategikoari esker, Irlandako hego-ekialdean oso lagungarria bilakatu da Europatik eta Ozeano Atlantikotik datozen ontzien zerbitzuak ahalbidetzeko. [3]
2011n portuak 21,4 milioi euroko etekina izan zuen, eta ordaindu aurretiko etekina 1.2 milioi eurotakoa izan zen. Kantitate honek behera egin zuen 2006. urtetik aurrera. Bertan, 26.4 milioi eurotako etekina eta 5.4 milioi eurotako ordaindu aurretiko etekina izan zuen. 2011an kontainerren trafikoak % 6 egin zuen gora, Tivoliko dartsenatik 156.667 teu (hogei unitateko neurri metrikoko kontainerra) pasatu zirenean.[4] Hala ere, ez ziren hainbeste kontainer lortu, 2006. urtean bezala, 185.000. Datu hauek kontuan hartuta eta urte horretan (2006an) Corkeko portua edukiera maximoan jarduten zegoela ikusita, erabaki zuten Ringaskiddyn kontainer terminal berria eraikiko zutela 400.000 teu baino gehiago barne hartzeko. Horrek arazo asko ekarri zituen berarekin batera eta ahozko aurkezpen baten ondoren 2008an gelditu zen, Irlandako plangintza-batzarrak (An Bord Pleanála) uko egin zion, tren eta errepide bidezko loturak ez zirelako behar bezain onak. [5]
Azken hamarkadetan XXI. mendean zehar igoera aipagarria izan dute, 53 ferryekin, 2011. urtean. [6]2019an 100 bat ferry eta anezka izan dira joan zirenak.[7] Ontzi hauek Cobhen dagoen kaira joaten dira, hori baita Irlanda osoan dagoen kai bakarra bidaiariak jaso ditzakeena. [8]
Corkeko badian ere badaude bestelako kai pribatuak, normalean industria gai edo mota desberdinetarako diseinatuak: Whitegate, Passage West, Rushbrooke, Ringaskiddy and Haulbowline.
2015. urtean 11 milioi tona baino gehiago igaro ziren Corkeko portutik, herrialdeko bigarren porturik igaroena bilakatzen.
Kaiak
aldatuPortuak 10 kai ditu gurutzaontzietarako, horietako gehienak pribatuak. [9]
Hegoaldea
aldatuAlbert Quay
aldatu- Luzera: 135.0m
- Sakonera: 5.6m
South Jetties
aldatu- Luzera: 411.5m
- Sakonera: 8.8m
- Pikor-biltegiak, jabetza pribatua, 69.000 tonantzako bolumena.
South Deepwater Quay
aldatu- Luzera: 194m
- Sakonera: 6.0m
- Pikorra husteko ekipamendu pneumatikoa, jabetza pribatua.
- Xurgapen makina, 150 tona orduko, xurga ditzakeena.
- Pikor-biltegiak, jabetza pribatua, 22.000 tonantzako bolumena.
Iparraldean
aldatuPenrose Quay
aldatu- Luzera: 146.0m
- Sakonera: 3.6m
Horgan's Wharf
aldatu- Luzera: 205.7m
- Sakonera: 8.8m
Custom House Area
aldatuAduana Atrakalekua, Ipar
- Luzera: 176.9m
- Sakonera: 7.3m
Neurri guztiak Corkeko portuaren Kartako Datumaren azpitik daude.
Roll-on Roll-off Terminala
aldatu- Atrakalekuaren Luzera : 125.0m
- Sakonera: 5.0m
- Aldaparen Luzera: 30.5m
- Aldaparen Zabalera : 3.3m
- Aldaparen gehieneko altuera Kartako Datumaren azpian: 9.0m
- Aldaparen gutxieneko altuera Kartako Datumaren azpian: 3.0m
- Atrakalekuaren aldetik aldaparen erdialdera arteko distantzia: 11.4m
- Atrakatu dezaketen ontzien gehieneko luzera: 137.2m
- Kargatzeko gehieneko pisua: 65 tona
- Ro-ro kargaren biltegiaren azalera: 2,83 ha
- Garraio publikoaren biltegiaren azalera: 2,80 ha
- Tivoliko Terminalaren Eraikinan antolatzen da bulegoen ostatua.
Pikor/Karga orokorraren Kaia
aldatu- Luzera: 170.0m
- Sakonera: 8.8m
Kontainer Terminala
aldatu- Luzera: 155.0m
- Sakonera: 8.8m
Instalazioak:
aldatu- Bi garabi 40 tonako kontainerrak kargatzeko.
- Hamar garabi 40 tonako kontainerrak terminaletik mugitzeko.
- Kontainer biltegiaren zabalera: 8.0 ha.
- Kontainerrak Berotze/Hozte 80 toki.
Pikor Likidorako Kaia
aldatu- Luzera: 115.8m
- Sakonera: 6.0m
- Olio arruntaren erabilita eta Hoditeria Kimikoak.
Cobheko Kaiak
aldatuCobh: Sakontasun handiaren Kaia
aldatu- Luzera osoa: 183.0m
- Gehieneko sakonera: 6.1m
- Luzera gabarrarekin: 350.0m
- Sakonera gabarrarekin: 9.1m
Portuko zerbitzuak
aldatuPortuak beren uretan zehar igarotzen diren itsasontziei laguntzen die, atoiontzi eta baita praktiko-zerbitzuekin. Arauen arabera, Corkeko hirira sartzen diren ontzi guztiak praktiko bat izan behar dute gidatzen. Horretaz aparte, 130 metro baino gehiagokoak praktikoa izan behar dute badiara sartu eta 2.5 mila nautikotara.
Atoia
aldatuPortutik pasatzen diren ontzien atoitzearen lana hiru atoiontzik betetzen dute. Horietako bi pribatuak dira eta azkenik bakarra portuarena; batak suhiltzaile-ekipamendua dauka eta 50 tonako bultzada indarra dauka, besteak ordea, bakarrik 17 tonakoa. Portuko atoiontziak, 46 tonako, bultzada indarra dauka.
Corkeko ontziolak erabateko zerbitzua eskaintzen du, besteak beste, ingeniaritza orokorrean eta itsas ingeniaritzan. Zerbitzu horiek izan daitezke: ontzien konponketa, portuaren konponketak, ingeniaritza industriala, itsas-tailerrak eta tailer-industrialak. Aukera hauek posible izan dira ehun urtetan zehar mantendutako tradizioari esker. Corkeko ontziolak barne hartu ditzake mota askotako ontziak: karga orokorreko ontziak, kostaldeko ontziak, atoiontziak, arrantza-ontziak, ferryak, gerraontziak, dragak eta aztertze-ontziak.
Marino Point
aldatuMarino Point leku oso berezia da, 114 akretan zabaltzen den toki seguru eta estrategikoki industriarekin zerbitzatua da. Zerbitzu horietaz aparte, eskura dauka garraioen bidez karga erraztasunez leku askotara garraiotzea, edo aldrebes. 220 metroko luzerarekin ontziralekua dauka eta 10 metroko sakonerarekin, horregatik, ahalbidetzen du sakonera handiko ontziak iristea. Marino Point inguratzen duen eremua balio handikoa da, batez ere, fabrika-instalazioak esportatu nahi dituzten, itsasoarekin harremana gordetzen duten enpresentzako. Hau da, itsas-merkataritza hain hurbil edukitzean oso azkar lortzen dira industria hori garatzeko aukera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Monday; July 18; 2016. (2016-07-18). «Port of Cork boosts profits by 79%» www.irishexaminer.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ Bose, K. S.; Sarma, R. H.. (1975-10-27). «Delineation of the intimate details of the backbone conformation of pyridine nucleotide coenzymes in aqueous solution» Biochemical and Biophysical Research Communications 66 (4): 1173–1179. doi: . ISSN 1090-2104. PMID 2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ Smith, R. J.; Bryant, R. G.. (1975-10-27). «Metal substitutions incarbonic anhydrase: a halide ion probe study» Biochemical and Biophysical Research Communications 66 (4): 1281–1286. doi: . ISSN 0006-291X. PMID 3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ Wiesmann, U. N.; DiDonato, S.; Herschkowitz, N. N.. (1975-10-27). «Effect of chloroquine on cultured fibroblasts: release of lysosomal hydrolases and inhibition of their uptake» Biochemical and Biophysical Research Communications 66 (4): 1338–1343. doi: . ISSN 1090-2104. PMID 4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Port of Cork €225m development rejected. 2008-06-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2007-11-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Wednesday; November 06; Am, 2019-06:30. (2019-11-06). «Port of Cork eyes further cruise growth despite record year which saw 243,000 visitors step ashore» www.irishexaminer.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Thursday; July 27; 2017. (2017-07-27). «Port of Cork cruising towards €15m terminal» www.irishexaminer.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ Marniemi, J.; Parkki, M. G.. (1975-09-01). «Radiochemical assay of glutathione S-epoxide transferase and its enhancement by phenobarbital in rat liver in vivo» Biochemical Pharmacology 24 (17): 1569–1572. doi: . ISSN 0006-2952. PMID 9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ «Port of Cork - City Quays» www.portofcork.ie (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ «Port of Cork - Tivoli» www.portofcork.ie (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ «Cork Pilots» corkpilots.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- ↑ «Port of Cork - Port of Cork Energy Brochure» www.portofcork.ie (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).