Coreca

Calabria eskualdeko Amantea herriaren frakzioa

Coreca, Corica bertako dialektoan, Amantearen udalerriko frazione da (Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakunde), Calabria eskualdean, Cosenzako probintzian. 2017an 700 biztanle zituen.

Coreca
frazionea
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Calabria
ProbintziaCosenzako probintzia
Italiako udalerriAmantea
Posta kodea87032
Geografia
Koordenatuak39°05′05″N 16°05′16″E / 39.08471°N 16.08772°E / 39.08471; 16.08772
Map
Azalera4.0 km²
Altuera18 m
Demografia
Biztanleria700 (2017)
35 (2014)
Dentsitatea175 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0982
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Corecako arkaitzak ospetsuak dira.

Kokapena

aldatu

Mendebaldean Tirreno dago, eta hegoaldean Amantea hiria, Campora San Giovanniren muga hasten den tokia.

Geografia

aldatu

Lurraldea gehienbat harritsua da, lautadan hiriaren erdigunea dago. Muinoak eta hondartza zabalak ere baditu.

Corecako klima Mediterraneokoa izan ohi da. Negu leunak eta euritsuak izaten dira, eta uda beroak, lehorrak eta haizetsuak, egun eguzkitsuen ehuneko handiarekin.

Ekonomia

aldatu

Corecaren iturri ekonomiko nagusia turismo eta hotel-industria da, kostaldeari esker garatua: Corecako arrokak 1970eko hamarkadatik argazkigintzarako motibo ezagunak dira, eta irrati-zaleen topaleku. Elikaduraren, mekanikaren eta altzarien industriako lantegi txiki batzuk ere badaude.

Auzuneak

aldatu

2017an Corecan auzo hauek zeuden:

  • Formiciche
  • Giascogne (Juascugnu bertako dialektoan)
  • Grotte ("i Grutti" bertako dialektoan)
  • La Pietra (a Petraja bertako dialektoan)
  • Marinella (2011tik)
  • Oliva (2011tik)

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu