Coprinus comatus var. ovatus

Coprinus comatus var. ovatus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da. Gaztetan bikaina, zapore delikatua du. Berehala prestatu behar da.

Coprinus comatus var. ovatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCoprinus
EspezieaCoprinus comatus
Barietatea Coprinus comatus var. ovatus
Quél., 1886

Sinonimoak: Coprinus ovatus, Agaricus comatus var. ovatus, Agaricus ovatus, Coprinus comatus f. sphaerocephalus, Coprinus comatus var. ovatus, Oncopus comatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Oboidea, itxia, ia biribila (ez kanpai-formakoa). 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa eta ez oso liraina (4 inguru). Kapelaren azala zuntzezkoa, leuna (ezkata handietan apurtu aurretik), zuria, erpin arre kolorekoarekin.

Orriak: Libreak, zabalak baina oso estu, lamelulekin, aldaera honetan nahikoa denbora luzez zuri mantentzen dira belzten hasi aurretik.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Laburra, bereizgarria, barnehutsa, oinarrirantz pixka bat lodiagoa, Eraztuna goian, oso hauskorra.

Haragia: Mehea eta hauskorra. Sulfato ferroso-arekin urre kolorera biratzen du. Usain leunekoa, atsegina eta zapore fungikoa.[1]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, “coprinus” hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua

aldatu

Taxoi nominalean (Coprinus comatus), orriak azkar pasatzen dira zuritik arrosa eta beltz kolorera, kapela kanpai itxurakoa eta lirainagoa izaten du (6-15). Coprinus atramentarius delakoak, kapelaren azala grisa du, leuna eta ildaskatua, alkoholarekin toxikoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberriaren amaieratik udazkenaren amaierara. Coprinus comatus baino askoz urriagoa da. Ongarritutako lurretan, belardietan, lorategietan, bide bazterretan, landa bideetan, hondakindegietan.

Banaketa eremua

aldatu

Frantzia, Alpeak.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  2. Coprinus comatus var. ovatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu