Computer Shock Vasconia, Año 2001

Computer Shock Vasconia Año 2001» orritik birbideratua)

Computer Shock Vasconia, Año 2001 Federico Krutwigek 1984 urtean plazaratutako liburua da. Lan horrekin Krutwigek azaldu nahi zuen Zibernetikaren Aroa berrian etortzekoak ziren aldaketek ekarriko zuten egoera berria. Euskal Herrian gai hau landu zuen lehen autorea da[1]. Egilea Euskal Herriari zuzentzen bazaio ere, egiten duen planteamendua orokorra da zeren mundu mailan gertatzen hasten ari zen prozesu historiko baten inguruan aritzen baita.

Computer Shock Vasconia, Año 2001
Jatorria
Ezaugarriak

Gaztelaniaz egin zuen, baina gaur egun euskarara itzulita dago[2]. Edukiari dagokionez, ia 500 orrialdeko liburua da.

Testua 10 partetan banatuta dago, non problema berbera ikuspegi ezberdinetatik azaltzen baita. Problema edo gaia da zibernetikak ekarriko duen errealitate berriaren, hau da, Computer Shock-aren aurrean euskaldunek zer egin lezaketen, gizabanako askeen nazio bezala iraun nahi balezate.

Lana berez, sistema filosofiko bat da, hainbat filosofo eta zientzilariren aipuez beteta. Orduko jakintza aurreratuenak eta Historian zehar garatutakoak aurkezten ditu orduko errealitatea eta etortzekoa zena modu holistiko batean azaltzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Arzoz, Inaki. (2002). Divulgando la cibercultura vasca. Una apuesta social. Core. Rev. int. estud. vascos, 47, 2, 418 or..
  2. Arima. (2021): Computer Shocka Euskaria +2001 urtea. Zero argitaldaria. https://drive.google.com/file/d/1qTFFaFkJV_gCr8KDa7qvay8SjjnqyvY-/view

Kanpo estekak aldatu