Clotilde sofa batean eserita

Clotilde sofa batean eserita, gaztelaniaz Clotilde sentada en un sofa, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1910ean egindako erretratua da. Margolanaren protagonista bere emaztea zen, Clotilde García del Castillo. Gaur egun Sorolla Museoan gordeta dago, Madrilen. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.

Clotilde sofa batean eserita
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1910
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak180 (altuera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSorolla museoa
BildumaSorolla museoa
Inbentarioa00900

Margolanaren ezaugarriak aldatu

Margolanean bere emaztea eserita ikusten dugu, liburu bat altzoan. Irudia garaiko burges gustukoa da. Emakumearen begirada espektadoreari zuzenduta dago. Begirada horrek lasaitasuna adierazten du. Inguru ilun batean argi guztia emakumearen eta sofaren gainean biltzen da. Sorollak soinekoa zuzenenan oihalaren gainean margotu zuen, gazaren transparentziak hobeto erakusteko. Clotildek soineko zuria eta luzea erakusten du; zuritasuna zenbait tokietan larruaren arrosarekin nahasten da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Equipo editorial Libsa (ed) (2009). Sorolla. Alcobendas, Madril: LIBSA. 218.or. ISBN 978-84-662-1879-5.

Kanpo estekak aldatu