Clapp's Favorite (udarea)

Clapp's Favorite udarea Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da.

Jatorria Massachusettseko Dorchesterren du (AEB), han Clapp familiak lortu baitzuen kultibar hau, besteak beste, XIX. mendearen erdialdean Bartlett' eta 'Flemish Beauty' aldaerak gurutzatuz[1]. 1860an hasi zen merkaturatzen[2].

Egun, udare mota hau ez da merkaturatzeko hazten, gaizki gordetzen delako. Bildu eta bi egun baino ez du irauten bihotzetik usteltzen hasi gabe. Hala izanik ere, baratzezainek maite dute Clapp's Favorite fresko jateko, testura delikatua eta urtsua izateagatik[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu