Cirith Gorgor
Cirith Gorgor, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberrian, Mordorren iparmendebaldean dagoen mendi pasabideak duen izena da, eskualdea babesten duten bi mendilerro handiak, Ephel Duath ekialdeko eta hegoaldeko mugan eta Ered Lithui iparraldekoan, elkartzen ziren tokian. Bere izena, sindarinezkoa da eta muturreko izuaren haizpitartea esan nahi du.
Cirith Gorgor zen Mordorrerako sarbiderik garrantzitsuena (eta hobekien defendatua zegoena), Inoren Lurrak eta Dagorlad, Ûdun barne haranarekin elkartuz. Bi dorrek babesten zuten, bana alde bakoitzean, Hortzen Dorreak bezala ezagutzen zirenak, eta Morannon bezala ezagutzen ziren burdinazko ateek ixten zuten. Guzti hau, Gondorreko gizonek eraiki zuten Eguzkiaren Bigarren Aroan, Mordorren, berriz gaizkia ezarri ez zedin, baina, Gondorren gainbeherarekin, utziak izan ziren, eta Sauron berriz Mordorren ezarri zenean, honek erabili zituen.
Eraztunaren Gerran, Frodo, Sam eta Gollumek, Mordorren, pasabide honetatik sartzea pentsatzen dute, baina, iristerakoan, zeharkaezina dela konturatzen dira, Morannon ateak, Sauroni laguntzera doazen ekialdeko eskualde zabaletako gizonen armada bati pasatzen uzteko nola irekitzen diren ikusiz.