Morannon (elfoeraz Ate Beltza), Mordor ilunpeetako lurralderako sarrera bakarra ziren ateen izena da. Cirith Gorgorren alde batetik bestera zihoazen ateak ziren, inguratuz. Atzean, Ûdun haran estua hedatzen zen. Aurrean, Inoren Lurrak edo Morannoneko Suntsipena, Dagorlad eta Hildakoen Zingirak hedatzen dira. Etengabeko zaintza zuten bi dorrek zaintzen zuten: Hortzen Dorreak.

Mordorrerako euren bidaia neketsuan, Frodo eta Sam, Morannonera iristen dira eta Khandeko armada ikusten dute, Sauronek bere gerrarako deituak, handik Mordorrera sartzen. Hobbitek Mordorren sartzeko Ate Beltza ez erabiltzea erabakitzen dute, Gollumek ezagutzen zuen beste bidea baizik, Cirith Ungoletik zihoana. Ondoren, Aragornek zuzendutako Mendebaldeko armadak, Sauron desafiatzen du Ate Beltzaren aurrean. Orduan, Dorre Iluneko ordezkaria zen Sauronen ahoa Morannonetik irteten da haiekin negoziatzera, baina, negoziaketek huts egin ondoren, Sauronen armada osoa zaparradan irteten da Ate Beltzetik, Gizakiak erauntsi beltz batean inguratuz. Sauron garaitua izan ondoren, Mendebaldeko Gizakiak Morannonetik sartu eta garaipena osatzen dute.