Chromosera xanthochroa

Chromosera xanthochroa Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.

Chromosera xanthochroa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaChromosera
Espeziea Chromosera xanthochroa

Sinonimoak: Hygrocybe xanthochrous, Hygrophorus xanthochrous.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Lau ganbila; hori-kromo kolorekoa, more koloreko tonuekin erdigunean eta ertzean; likatsua.

Orriak: Lila zurbil kolorekoak, okrez lausotuak.

Hanka: Oso likatsua; goialdean lila kolorekoa, grisaxka edo zuria behealdean.

Haragia: Grisaxka.[1]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Xanthochrous epitetoa ere grekotik dator, horia esan nahi duen “xanthus” hitzetik, eta giza azalaren kolorea, esan nahi duen “chroa” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Txilardietan, txilar artean.

Banaketa eremua

aldatu

Ternua eta Labrador, Islandia, Irlanda, Erresuma Batua, Norvegia, Suedia, Finlandia, Alpeak, Errusia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 455 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Chromosera xanthochroa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu