Chongqingen banaketa administratiboa
Chongqing (txinera sinplifikatuz: 重庆, pinyineraz: Chóngqìng), 30 milioi biztanletik gora dituen Txinako Herri Errepublikako udaltasuna da. Azalera handieneko udaltasuna, 82.000 kilometro koadroko azalerarekin, Europako herrialde batzuk baino handiagoa da.


Hirigunea
aldatuBerez Chongqingeko hiria dena, hau da, nekazal guneak, basoak eta sakabantutako etxeak alde batera utzita, 5.780.000 biztanle eta 5.467.28 kilometro koadroko azalera zeukan 2006ko erroldaren arabera. Hau da, hirigunea, udaltasunaren azaleraren %6,6a baino ez da.
Chongqingeko udaltasuneko hirigunea (重庆主城区市区) honako barrutiek osatzen dute:
- Yuzhong (渝中区, edo "Erdiguneko Chongqingeko Barrutia"), hiriko barrutirik populatuena eta dentsitaterik altuenekoa da.
- Nan'an (南岸区, edo "Ibaiaren Hegoaldeko Barrutia")
- Jiangbei (江北区, edo "Ibaiaren Iparraldeko Barrutia")
- Shapingba (沙坪坝区)
- Jiulongpo (九龙坡区)
- Dadukou (大渡口区)
- Yubei (渝北区,Chongqingeko iparraldeko barrutia)
- Beibu (北部新区, Hiriaren iparraldean dagoen barruti berria)
Hirigunearen inguruko barruti eta konderriak
aldatuHirigunearen inguruan, hainbat barruti eta konderri hedatzen dira. Hirigunetik gertuen dauden konderri eta barrutietan 10.270.000 biztanle bizi dira 17.000 kilometro koadroko azaleran. Horrez gain, antzina udalerri independente izandako Fuling, Qianjiang eta Wanzhou barrutien inguruan, 3.880.000 biztanle, 3.040.000 biztanle, eta 8.760.000 biztanle hurrenez hurren.
Barruti eta konderri guztiak
aldatu
|
|
Pinyinerazko izena | Txineraz | Lehengo udalerria* |
---|---|---|
Pengshui Miao eta Tujia | 彭水苗族土家族自治县 | Qianjiang |
Shizhu Tujia | 石柱土家族自治县 | |
Xiushan Tujia eta Miao | 秀山土家族苗族自治县 | |
Youyang Tujia eta Miao | 酉阳土家族苗族自治县 |
- 1997ko martxoaren aurretik, barruti eta konderriak zein udalerriren menpekoak ziren adirazten du. 1997an honako udalerriak batu ziren: Chongqing, Fuling, Wanxian (orain Wanzhou dena) eta Qianjiang.
Kanpo estekak
aldatu