Chlorobium
Bakterio sufre-oxidatzaile berdeen generoa, gram-negatiboak eta anaerobio hertsiak dira; sufredun ur-ingurumenetan bizi dira
Chlorobium generoa sufrearen bakterio berdeen multzoan dagoen genero bakteriarretako bat da, bakterio Gram negatiboz osatua dagoena. Bazilo itxura dute, ez dira mugikorrak eta fotosintesi bakteriarra egiten dute, SH2 izanik elektroien emailea eta CO2 karbono iturria:
Chlorobium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Chlorobiota |
Klasea | Chlorobiia (en) |
Ordena | Chlorobiales |
Familia | Chlorobiaceae |
Generoa | Chlorobium [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Chlorobium berde kolorekoak dira, eta hortik bakterio horien goitizena (sufrearen bakterio berdeak). Fotosintesi bakteriarra anaerobioa denez, oxigenorik gabeko ur sakonetan bizi dira Chlorobium generoko bakterioak.
Beste sufrearen bakterio berdeen aldean, Chlorobiumek ez ditu gas-bakuolak [1]. Sortzen duten sufre elementala (S) ez dute zelula barruan pilatzen; kanpora botatzen dute.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:534-535 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1