Catherine Flon

haitiar diseinatzailea, jostuna, patriota eta heroi nazionala

Catherine Flon (Arcahaie, Saint-Domingue, Haiti, 1772ko abenduaren 2a1831ko abuztuaren 27a)[1] Haitiko diseinatzailea, jostuna, patriota eta heroi nazionala izan zen. Haitiko Iraultzaren eta haren independentziaren sinbolotzat hartzen da. 1803an Haitiko lehen bandera josteagatik gogoratzen dute.[2]

Catherine Flon
Bizitza
JaiotzaSaint-Domingue1772ko abenduaren 2a
Herrialdea Haiti
Heriotza1831ko abuztuaren 27a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta jostuna
Lan nabarmenak
Catherine Flonen irudia paper 'mâché'-n egina

Biografia aldatu

Catherine Flon Haitiko Saint-Domingue barrutian jaio zen 1772ko abenduaren 2an. Gurasoek Frantziatik inportatzen zituzten ehunak. Jostun bat izan zen, bere lantegia eta ikastun batzuk zituena. Gainera, lehen enperadore eta Haitiren independentzia aldarrikatu zuenaren, Jean-Jacques Dessalinesen alaba naturala.

Bandera sortzea aldatu

 
Haitiko Iraultzaren bandera, Liberté ou la muerte (askatasuna edo heriotza) hitzekin.

Haitiko Iraultzaren tradizioaren arabera, 1803ko maiatzaren 18an, Arcahaieren Kongresuaren azken egunean, Flonek herrialdeko lehen bandera sortu zuen. Han, iraultzaile-lider Jacques Dessalines 'aitabitxiak' Frantziako bandera moztu zuen bere sablearekin, herrialde hartatik bereizteko nahia erakusteko. Ondoren, piezak Floni eman zizkion, berriro josteko. Arraza zuriaren sinbolotzat hartzen zen marra zuria kendu egin zuten, Catherine Flonek gainerako bi zatiak hartu zituen, urdina eta gorria, eta elkarrekin josi zituen, beltzak eta mulatoak elkartu eta Haitiko Errepublikaren estandarte berria sortzeko. Haitiko kulturan, kolore horiek arrazaren esanahia hartu zuten: marra urdin eta gorriak Haitiko herritar beltz eta mulatoen arteko lotura dira.[3]

Historialari batzuek zenbait hutsune adierazi zituzten banderaren sorrerari buruzko istorio mitiko horretan. Adibidez, Iraultzaren lehen iturrien arabera, matxinatuek bandera urdin eta gorriak erabili zituzten Arcahaieren konferentzia baino lehen. Gainera, bi koloreko bandera erabili zuten lehen haitiarrek Frantziako Iraultzako balioen hedapena irudikatzeko erabili zuten, haiek errefusatu ordez. Lehen iraultzaileak 1794ko emantzipazio legea babesteko borrokatu ziren independentzia bilatu beharrean.[4]

Kultur eragina aldatu

Catherine Flon Haitiko Independentziaren lau heroi adierazgarrienetako bat da, Sanité Belair (askatutako esklaboa eta armadako tenientea) eta Cécile Fatiman (sacerdotisa, Haitiko Iraultzaren abiapuntuko vudu-zeremonian partaidea) eta Dédée Bazilerekin (Jean-Jacques Dessalines enperadorearen gorpua lurperatu zuena) heroiekin batera. Arcahaie, bere jaioterria, «banderaren herria» da, eta berak lehen bandera, maiatzaren 18an, josi ahal izan zuen eguna feriatu nazionala da. Iraultzaren sinboloa izateaz gain, Flon ere miresten dute Haitiko emakumeek.[5]

 
Flon Esplanade eta bere iturriaren irudia, Catherine Leuteneggerren argazkia, 2017
 
Catherine Flon heroi haitiarraren olio-pintura, Clunie Damus Haitiko artista garaikideak egina, 2009

Aintzatespenak aldatu

Badira beren izena jaso zuten gertaera sozialak eta mugimendu feministak.

Jaialdi eta feribatu nazionaletan, emakume gazteak Flon eta beste iraultzaile batzuk bezala janzten dira, Iraultzan eta Haitiko historian, oro har, emakumearen paperaz ohartarazteko.

2000. urtean hamar gourdeseko billete batean Flon agertu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Catherine Joseph FLON» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  2. Willson, Nicole. (6 de febrero de 2020). «Unmaking the tricolore: Catherine Flon, material testimony and occluded narratives of female-led resistance in Haiti and the Haitian Dyaspora» Slavery & Abolition (Taylor & Francis Online).
  3. «Femmes d'Haiti : Catherine Flon» www.haiticulture.ch (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  4. Girard, Philippe R.. (1 de enero de 2009). «Birth of a Nation: The Creation of the Haitian Flag and Haiti's French Revolutionary Heritage» Journal of Haitian Studies 15 (1/2): 138, 141..
  5. (Turkieraz) AYI Tim - Güncel Teknoloji, Bilişim Haberleri. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).

Bibliografia aldatu

  • Méléance, Emide. (2006) Catherine Flon and the Creation of the Haitian Flag, in Revolutionary Freedoms: A History of Survival, Strength. Coconut Creek, FL, Caribbean Studies Press. ISBN 978-1584322931 ά1584322931 (91. or.)

Kanpo estekak aldatu