Castejongo zentral termikoa 2

Castejongo zentral termikoa 2 Nafarroako Castejón udalerrian Iberdrola elektrizitate konpainiak kudeaturiko zentral termikoa da.

Ezaugarriak

aldatu

Instalaturiko potentzia 400 megawattekoa da. 2001ean hasi ziren eraikitzen eta bi urte beranduago, 2003ko maiatzean jarri zuten martxan.

Zentrala Ebro ibaiaren ondoan dago, gasbide eta elektrizitate azpiegitura garrantzitsuetatik hurbil. 2008an Iberdrolak zentrala handitzeko bere asmoa azaldu zuen, aurretik HC Energiak bere lantegia handitu bezala.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.