Carol López

zinema- eta antzerki-zuzendaria, dramagilea eta aktore katala

Carol López (Bartzelona, Katalunia, 1969) zinema- eta antzerki-zuzendaria, dramagilea eta aktore katalana da.[1] Bartzelonan antzerkia zuzentzen 1. emakumea izan zen. [2][3]

Carol López
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria eta aktorea
IMDB: nm1951561 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Dramaturgian eta Zuzendaritza Eszenikoan lizentziatu zen Bartzelonako Antzerki Institutuan, eta Royal Court, SGAE eta STI sorkuntza garaikideak (02) antolatutako Idazketa- eta dramaturgia-laborategian parte hartu zuen. Besteak beste, Kultura Ministerioaren beka jaso zuen. Antzerki lan batzuk zuzendu eta egokitu zituen.

Lan ibilbidea

aldatu

Teatro Libreren V.O.S delakoan (Jatorrizko Bertsio Azpitituluduna, 2005) egin zen ezaguna, gero, Cesc Gayk zinemara eraman zuen pieza.[4] 2008an Germanes estreinatu zuen La Villarroelen eta katalanez egindako antzerki-autore onenaren Max saria jaso zuen, denboraldiko antzerki-muntaiarik onenaren Butaca sariak eta antzerki-testurik onenarenak, eta Bartzelonako Kritikak zuzendari onenaren saria jaso zuen.

2010etik 2013ra La Villarroel aretoko zuzendari artistikoa izan zen hiru denboraldiz.[5] Zinemaren alorrean, Carol Lópezek bere lanak zinemara egokitu eta zuzendu ditu, baita beste batzuenak ere.[6]

TVEk Carol Lópezen 'Boulevard' antzerki-lana egokitu zuen estudio 1erako.[7]

Dramaturgia

aldatu

Hauexek dira bere lan batzuk::

  • 2020: Bonus Track (Teatro Libre, Bartzelona)
  • 2008: Germanes (La Villarroel, Bartzelona)
  • 2005: V.O.S. (Teatro Libre, Bartzelona)

Filmografia

aldatu
  • 2009: V.O.S.
  • 2009: BCN aixeca el teló (telefilma)
  • 2012: Germanes (telefilma)
  • 2015: Res no tornarà a ser com abans (telefilma)

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2013: Gaudí telebista film onenaren izendapena Germanes lanarekin

Erreferentziak

aldatu
  1. Carol López. Teatre Lliure.
  2. (Gaztelaniaz) «Carol López será la primera mujer en dirigir un teatro en Barcelona» Diario ABC 2009-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. (Gaztelaniaz) Ordóñez, Marcos. (2020-10-24). «Los amigos de Carol» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  4. ISSN https://azarte.com/wp-content/uploads/2018/05/Dossier-V.O.S.-Carol-Lopez1.pdf..
  5. NOTODO.com. 09-11-2010.
  6. Biografia de la Carol López a la Sala Beckett. [Accedit el 18-12-2020].
  7. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2010-11-04). «TVE adapta la obra de teatro 'Boulevard' de Carol López para Estudio 1» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak

aldatu