Caravinagre

Buruhandi

Caravinagre Iruñeko kilikia da, sanferminetako jaietako pertsonaia garrantzitsua. Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren 6 kilikietako bat da, 5 buruhandi, 8 erraldoi eta 6 zaldikorekin batera.

Caravinagre
Jatorria
Sorrera-urtea1941
Ezaugarriak
Materiala(k)paperboard (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daIruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea

Uste da "Caravinagre" ezizena Iruñeko jendearengandik datorrela, izen hori ez baitzen ageri enkarguaren dokumentazioan. Bere jantziak belusezko kasaka berde bat, kolore berbereko txalekoa eta pajarita zuri bat ditu.[1]

Historia aldatu

1941ean, Iruñeko Udalak Valentziako Porta Coelli lantegiei eskatu zien bi kiliki eta bi zaldiko eraikitzeko, Tadeo Amorena Iruñeko tailerrean sortutako Coletas, Barbas eta erraldoiei laguntzeko. Oraingo honetan, artista Vicente Bella valentziarra izango litzateke, eta hark Verrugas eta Caravinagre sortu zituen.

Dirudienez, inspirazioaren jatorria antzinako lorategietako zaindariak izan ziren, japis deiturikoak; izan ere, haietako bat nabarmentzen zen jenio txarraren ondorioz, eta Caravinagre deitzen zioten. Beste batzuek diote Vicente Rodillaren erretratu hutsa zela, pertsonaia sortzean fakzioak puztu zituena.[1]

Sanferminak iragartzeko bost karteletan (1947, 1997, 2012, 2015 eta 2017) protagonista izan da.[2]

 
Sanferminetako kartelak: Caravinagre 1947, 1997, 2012, 2015 eta 2017

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu