Capurnosko zubia
Capurnosko zubia Jalón ibaia gurutzatzen du Zaragozako probintzian. Asfaltatu gabeko bide batean dago Morata de Jalón eta Chodes arteko bidean, Valdejalón eskualdean. Bideari Capurnosko bidea deritzote. 1681an ireki zen. Egun zaharberritua dago.
Capurnosko zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Aragoiko udalerria | Morata de Jalón |
Koordenatuak | 41°28′42″N 1°28′25″W / 41.478281°N 1.4735311°W |
![]() | |
Komisarioa | count of Morata (en) ![]() |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Gurutzatzen du | Jalón ibaia |
Ondarea | |
Historia
aldatuMoratako kondeak, Francisco Sanz de Cortés, Juan de la Marca maisuari zubiaren eraikuntza enkargatu zion. Lanak sei urte iraun zuten, 1675tik 1681 arte. Eraikuntzan harlanduak erabili ziren. Zubiaren arkuak luzeraz 20 metro ditu eta altueraz 8 metro; bi alboetan zubi brankak ditu. Arkuaren altuera ibaia handita datorrenean arazoa saihesteko pentsatuta dago. Altura horrek eta zubia txikia izateak malda handietako zubia izatea eragiten du.[1]
Zaharberritua izan zen eta 2007ko martxoaren 26an Aragoiko kulturaren ondasun katalogatuaren izendapena jaso zuen.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Capurnosko zubia |