Cambuskenneth abadia
Cambuskenneth abadia (ingelesez: Cambuskenneth Abbey) Eskoziako Cambuskenneth herrixkako abadia baten hondarrak dira, Stirling hiritik gertu daudenak. A mailako eraikina izendaturik dago.
Cambuskenneth abadia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Stirling |
Koordenatuak | 56°07′24″N 3°55′04″W / 56.123216°N 3.917747°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Arkitektura | |
Ondarea | |
SM90055 eta LB41086 | |
Webgune ofiziala | |
Historia aldatu
Dabid I.a Eskoziakoak sortu zuen 1140 urtearen inguruan. Hasiera batean Stirligenko Andre Mariaren abadia izena izan zuen. Stirlingetik hain gertu egonik, Eskoziako abadia garrantzitsuenetakoa izan zen garai batean, Edinburgheko Holyrood abadiaren pare izateraino. 1326an Roberto I.ak parlamentua ospatu zuen bertan Dabid II.a bere ondorengo izendatzeko. 1486 eta 1488an Jakue III.a eta emazte Margarita Danimarkakoa bertan hobiratu zituzten.
Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren 1559an abadia ertan behera gelditu zen. Eraikin gehienak erre egin ziren. XIIImendeko kanpaidorreak zutik iraun zuen eta 1859an berriztua izan zen. 1908an Eskoziako koroak beregain hartu zuen eta gaur egun Historic Sctlanden eskutan dago.
Iruditegia aldatu
-
-
-
Jakue III.aren hilobia.
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Historic Scotland erakundearen webgunea