Calonarius aureopulverulentus
Calonarius aureopulverulentus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.
Calonarius aureopulverulentus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Calonarius |
Espeziea | Calonarius aureopulverulentus |
Basionimoa | Cortinarius aureopulverulentus |
Sinonimoak: Cortinarius aureopulverulentus, Phlegmacium aureopulverulentum.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lautura forma irregular samarrarekin, ertz tolestu-borobilduarekin, erradialki fibrilatua, hezetasunean likatsua, distiratsua lehorrarekin, horitik oliba antzekora, arre-oliba antzekoraino, tonalitate gorrixka edo urdinxkekin. Ertza betik hori-urre bizi kolorekoa errezelaren hondakinengatik, geruza banangarria eta zapore gozokoa.
Orriak: Gutxi samar, erantsi-itsatsiak, urdinxka-moretik, batzuetan tonu oliba antzekoekin, arre zikin koloretarakoak. Ertza pixka bat gorabeheratsua.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, hori zikin kolorekoa, goialdea orrien kolorekoa, Erraboila ertzean pruina horixka bereizgarriarekin estalita hankaren oinarrian, marjinatua eta zeiharra, hori-urre koloreko errezelaren hondarrekin.
Haragia: Zurixka, urdinxka kapelaren azalaren azpian eta hankaren kanpoaldean erraboilaren goialdean pixka bat hori-okre kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Aureopulverulentus epitetoa latinetik dator, urrezkoa, esan nahi duen “aureus” hitzetik, eta hautseztatua, esan nahi duen, “pulverulentus” hitzetik. Pruina horiagatik.
Jangarritasuna
aldatuSusmagarria.
Sasoia eta lekua
aldatuBaso mistoetan, Fagus eta Picea basoetan, baina baita Picea basoetan bakarrik ere, lurzoru karetsuetan.
Banaketa eremua
aldatuAlpeak, Austria, Norvegia, Suedia, Finlandia, Estonia, Erresuma Batua.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 173 or. ISBN 84-282-0887-5 (T.4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Calonarius aureopulverulentus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.