Ireki menu nagusia

'Calligrammes, poèmes de la paix et de la guerre 1913-1916' ("Kaligramak, bakea eta gerra poemak 1913-1926") Guillaume Apollinairek 1918. urtean kaleratu zuen, ohiko poemekin batera, ikuste-poesiaren antologia da. Poemak gerra-frontean idatzi zituen.

Calligrammes, poèmes de la paix et de la guerre 1913-1916
Datuak
Idazlea Guillaume Apollinaire
Generoa Poesia
Jatorrizko izenburua Calligrammes
Hizkuntza (Frantsesez)
Herrialdea  Frantzia
Orrialdeak 205

EzaugarriakAldatu

Liburu honetan Apollinairek, joera esperimentalean interesaturik, bere kaligramen bilduma bat aurkeztu zuen. Kaligramen ezaugarriak hitzen eta letren antolaketa tipografikoarekin lotuta dago. Elementu horiek poemak marrazkiak bihurtzen dituzte, testuari beste esanahai emanez. Marrazkiak hitzak bezain garrantzitsuak dira. Horren arabera, kaligramak ikuste-poesia eta poesia zehatza bezala definitu daitezke. Halaber, Apollinaire abangoardismoaren aitzindari izanik mugimendu horren barruan koka daitezke. Modu batez ere idazkera automatikoaren eta surrealismoaren aurrekari moduan har daiteke.

 
"Reconnais-toi", 1915eko kaligrama ezaguna.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu