Luba kraterreko zientzia-erreserba

Caldera de Lubako erreserba zientifikoa» orritik birbideratua)

Luba kraterreko zientzia-erreserba (gaztelaniaz: Reserva científica de la Caldera de Luba) Bioko uhartean (lehen Fernando Poo) dagoen babestutako lurraldea da. Bioko Ekuatore Ginean estatuan dago, Afrikan. Oihan tropikal trinkoa da, oso aberatsa, tartean primate populazio handia, batzuk endemikoak. Geologikoki, uharte osoa bezala, sumendi baten kraterra da. Erreserba 2000. urtean sortu zen eta 51 000 hektarea ditu.[1]

Luba kraterreko zientzia-erreserba
Motanaturagune babestua
Geografia
Map
Koordenatuak3°21′12″N 8°30′47″E / 3.353377°N 8.513031°E / 3.353377; 8.513031
Primateen populazio garrantzitsua du.
Tauraco macrorhynchus hegaztiak.

Historia aldatu

Espainiako gobernuz kanpoko erakunde batek, Doñanaren Adiskideen Elkarteak (AAD) ekoturismoa garatzeko programa bat jarri zuen abian Bioko uhartean 1995ean. Ekoturismoarekin batera inguruko baloreak babestea zen helburua. Taldeak arreta berezia jarri zuen itsas dortoka berdeen kontserbazioan. 1996an eta 1997an, Baso, Arrantza eta Ingurumen Ministerioarekin lotutako dibertsitate biologikoa kontserbatzeko garrantzi kritikoa duten eremuen azterketek jarraitu zuten. AAD kontserbazio-programak, Ekuatore Ginean kontzeptu berriak, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismorako planak zabaldu zituzten. Halaber, biologikoki interesgarriak diren espezieen azterketen ikerketak bultzatu zituzten, barne basoko animaliak etxeratzeko programak.[2]

2007an Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak antolatutako espedizio espainiar batek kraterra lehen aldiz gurutzatu zuen. Bertakoek espirituak bizi diren lekuetatik abiatu ziren. Taldeak sokak erabili zituen kilometro bateko garaierako kraterraren pareta ia bertikaletan gora igotzeko.

Arriskuak aldatu

  • Ehiza: nahiz eta debekatuta egon ehiztari ugari daude. Primateen koloniak arriskuan jartzen ari dira.
  • Belebútik Urecara egiten ari den errepidea, erreserbaren lurretan egiten ari da.
  • Basozainen falta.

Erreferentziak aldatu

  1. Cronin, Drew (September 2010). "Opportunities Lost: The Rapidly Deteriorating Conservation Status Of The Monkeys On Bioko Island, Equatorial Guinea (2010)" (PDF). Universidad Nacional de Guinea Ecuatorial, Drexel University. [1]
  2. Amsallem, Isabelle; Wilkie, Mette Løyche; Koné, Pape Djiby (2003). "Luba Crater Scientific Reserve, Equatorial Guinea". Sustainable management of tropical forests in Central Africa: in search of excellence. Food & Agriculture Org. ISBN 9251049769.[2].

Kanpo estekak aldatu