Club de Fútbol Extremadura

CF Extremadura» orritik birbideratua)

Club de Fútbol Extremadura futbol talde extremaduratarra izan zen, 1924an Almendralejo hirian sortu eta 2010ean desegindakoa. Espainiako lehen mailan jokatu zuen bi urtez.

CF Extremadura
Izen osoaClub de Fútbol Extremadura, S. A. D.
Sorrera1924
Desagerpena2010 (86 urte)
Futbol zelaiaEstadio Francisco de la Hera
edukiera: 11.580 lagun
inaugurazioa: 1951
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1924 urtean sotu zen baina 1952 arte ez zen hirugarren mailara igo. 1954 eta 1961 artean bigarren mailan jokatu zuen, baina ordutik aurrera hirugarren mailan eta erregional mailatan ibili zen. 1990 urtean bigarren B mailara igo zen eta 1994an bigarren mailara.

1995-96an bosgarren egin zuen, baina aurretik gelditu zen Real madrid B-k igo ezin zuenez play-offetan sartu zen eta Lehen Mailara igotzea lortuz zuen. Josu Ortuondo entrenatzailearekin egin zuen debuta eta lehenengo zazpi partidak galdu arren eta lehenengo itzulian partida bakarra irabazi arren bigarren itzuli ona egin zuen, hala ere 19. gelditu zen 22 taldetatik eta maila galdu zuen. salbaziotik puntu bakarrera gelditu zen. 1997-98 denboraldian Rafa Benítez entrenatzaile zuela bigarren egin eta Lehen Mailara igo zen, oraingoan ere urte bakarrerako. Hurrengo urterako Josu Ortuondo fitxatu zuen eta hirugarrenez itzultzeko egon zen baina ez zuen lortu. 2002an bigarren B mailara jeitsi zen eta diru arazoen erruz 2007an erregional mailara jeitsiarazia izan ondoren 2010an taldea desegin zen. Extremadura Unión Deportiva sortu zen honen lekuan eta gaur egun hirugarren mailan jokatzen du.

Datuak aldatu

2010 arte:

  • Denboraldiak 1. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. mailan: 13
  • Denboraldiak 2. B mailan: 9
  • Denboraldiak 3. mailan: 26
  • Ligako posturik onena: 17.a Lehen mailan (1998-99)

Irabazitako txapelketak aldatu

hamazazpigarrena 1998-99an.

bigarren 1997-98an.

1993-94.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu