Côte d'Argent[1] («Zilar Kosta») Frantziako hego-mendebaldean dagoen itsasbazter luze bat da. Girondako estuarioan hasi eta Gaskoiniako Landetan zehar luzaturik Euskal Herriko kostan amaitzen da. Hots, kosta horren iparraldeko muga Garona ibaiaren itsasoratzea da; eta hegoaldeko muga, aldiz, Atturri ibaiaren itsasoratzea.

Côte d'Argent edo Zilarrezko Kostaldea eta Gaskoiniako Landen mapa.

Côte d'Argenten Europako baso handienetako bat dago. Baso hori XIX. mendean landatutako pinuek osatzen dute ia osorik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu