Buscheto
Buscheto (XI. mendea-XII. mendea) Italiako erromanikoaren arkitektoa izan zen. Haren biografia eta obrari buruz oso informazio gutxi dago. Egozten zaio 1063-1064 urtean hasitako Pisako katedralaren eraikuntza. Haren izena katedralaren arkitekto bezala 1104 eta 1110ko hurrenez hurren bi dokumentutan agertzen da; hirugarren batean "joan izeneko baten semea" bezala aipatzen zaio. 1110 urtearen inguruan hil zen.[1]
Buscheto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pisa, XI. mendea |
Heriotza | Pisa, XII. mendea ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Pisa eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bere hilobia
aldatuFatxadaren hilobi bateko epigrafe batek ere bere izena aipatzen du, bertan haren gorpuzkinak gordetzen direla aipatuz:
et quod vix potuit per mare ferre ratis.
Busketi nisu, quod erat mirabile visu,
Beste epigrafe batek bere lanari esker lortu zuen prestigioa jasotzen du:
quod fit Busketi prorsus ab ingenio.
Katedrala
aldatuUrtetan eraikuntzaren homogeneitateak guztia Buschetoren lana zela pentsa arazten zuen. Dena dela, 1866 urtean irregulartasun batzuk aurkitu ziren eta, ondorioz, ideia hori baztertu egin da; horrek pentsa arazten digu eraikina fase desberdinetan egin zela.
Katedralean Erromako arkitekturaren elementu batzuk aztertu daitezke: bost habearteko basilikaren oinplanoa, esaterako, edo zutabe monolitikoak eta kapitel korintoarrak. Matroneoren bi mailek arte paleokristauaren testiguak dira.
Buscheto hil ondoren katedralaren lanak Rainaldo izeneko arkitektoak bukatu zituen.
Bibliografia
aldatu- Enciclopedia dell'Arte medievale, Istituto della Enciclopedia italiana, Erroma 1993.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sergio Costanzo, Recinti sacri, 2008
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Biografia.