Latorri
Eztainuz estalitako burdinazko edo altzairuzko xafla mehea
(«Burdinzuri» orritik birbideratua)
Latorria (Heg.) edo burdinzuri (Ipar.) altzairuz egindako (karbonoa altzairuaren %0,03 eta %0,13 artean izanik) xafla mehea da, eztainuz estalia, bereziki ontziak egiteko erabiltzen dena.
Konposizioa
aldatuLatorriaren osaera honako hau da (kanpotik barrura):
- Olio-filma
- Pasibazio-filma
- Eztainu librea
- Fe Sn2 aleazioa
- Altzairu librea
Erabilpenak
aldatuOntzi metalikoak fabrikatzeko material ezin hobea da, altzairuaren erresistentzia mekanikoa eta konformazio-gaitasuna eztainuaren korrosioarekiko erresistentziarekin konbinatzen baititu. Material horrekin produktu osagarriak fabrikatzen dira, janarientzako tapoi, tatxa, manixa, honda, estalki eta pote metalikoak, sintetikoak, olioak eta deribatuak.
Latorria sukaldeko tresnak, jostailuak, tresneria eta abar fabrikatzeko ohiko elementua izan zen, eta latorrigilea, berriz, ohikoa.
Kanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |