Bultzada tektoniko bertikal

Lurrazalaren altxatze- eta hondoratze-mugimendua, itsasoaren aurreratze eta atzeratzea eragiten duena

Bultzada tektoniko bertikala, epirogenesi bezala ere ezagutzen dena, maila kontinentalean gertatzen den lurrazalaren mugimendu bertikal bat da. Plaka kontinentalen barne area handiei eragiten die: plataforma eta kratoiei. Jarraitutako goranzko eta beheranzko mugimendu oso motelak dira (ez bapatekoak), ondorio bezala, egitura baten baskulazioa izan dezaketenak, Iberiar Penintsulan hirugarren aroan gertatu zena bezala, ondorio bezala, Atlantikoranzko barne lakuen drainatzea izan zuena. Baskulazioak egitura monoklinalak eratzen ditu (15º baino gutxiago buzamendukoak eta zentzu bakarrean).

Emaitza bezala, konkor handiak ere izan ditzakete, egitura aklinalak (tolestu gabeak) eratzen dituena. Konkorra goranzkoa edo positiboa baldin bada, antiklinal esaten zaio, beheranzkoa edo negatiboa baldin bada, berriz, sinklinal. Jakina, antiklinaletan, arroka plutonikoak dira ugarienak, higadura azalera bezala funtzionatzen baitu. Sinklinalek, berriz, metaketa arro gisa funtzionatzen dute, bertako arroka ugarienak sedimentarioak baitira. Egitura hauek erliebe aklinala eratzen dute.

Epirogenesia, orogenesitik ezberdintzen da, deformazioen kurbatura erradioagatik, askoz txikiagoa. Lehenengo kasuan, lurzoruaren altxamenduak 1 edo 2ºko goitiera duten maldak eratzen ditu. Bigarrenean, berriz 10 eta 70º artekoak. Orohar, mugimendu epirogenikoak, isostasia desoreka baten ondorio dira, eurek, ezabatzeko joera dutenak. Honela, adibidez, bankisak atzera egin zuenean, izotz masa handiak urtu ziren Ezkutu Eskandinabiarraren gainean, honela deskargaturik, pixkana-pixkana altxatzen doana. Badaude tokiak, non, hondartzak, hurbileko iragan batean itsas bazterrean zeudenak, orain, 200 metro gorago aurkitzen direnak.

Kanpo estekak aldatu