Buffalo Bill: aventuras emocionantes
Buffalo Bill: Aventuras emocionantes , haurrentzako komiki bilduma izan zen. 1920. hamarkadan argiratu zen astekari moduan, New Yorkeko Street & Smith argitaletxearen Buffalo Bill Stories, bilduman inspiratuak.
Buffalo Bill: Aventuras emocionantes | |
---|---|
Mota | haur eta gazte aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelera |
Argitaratze lekua | Barcelona |
Kolorea | Azala koloretan, Barne orriak txuri beltzean |
Argitaletxea | Sopena Argitaletxea |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 60 ale. |
Banatze-eremua | Espainia |
Maiztasuna | Astekaria |
Historia | |
Sortzailea | New York eko Street & Smith en Buffalo Bill Stories, bilduman oinarrituta |
Argitalpenaren deskribapena aldatu
Sopena argitaletxeak 60 zenbaki argitatatu zituen. Edizioren aurkezpenari dagokionez, azaleztapena estalki bigunean egina zegoen. Azala lau koloretan eta historioak txuri beltzean zeuden. Pertsonai berbera argitaratu zen ere holako euskarriarekin Alemanian eta Frantzian. [1]
Buffalo Bill: Aventuras emocionantes abenturen izenburuak aldatu
Argitalpenean bertan kontsultagarri ziren bilduma osoaren zenbakiak eta izenburuak. [2]
-
Buffalo Bill .Sopena argitaletxearen bilduma.
Fernado Eguidazu liburuzale eta bildumagile bilbotarrak jaso zuen pertsonai honen abenturak eta 1900-1936 urtetan sortutako beste pertsonaien abenturak ere, besteak beste: Nick Carter, Dick Turpin, El Coyote, Fu-Manchú, Doc Savage. 2013 urtean bildumaren dohaintza egin zuen Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa ren izenean. Eguidazu Ekonomia arloan aditua eta politikaria izan arren, Fernando Martínez De la Hidalga izengoitia hartzen zuen kultura herrikoiari buruzko lan dibulgatiboak sinatzeko. Bere ikerketa “Del folletín al bolsilibro: 50 años de la novela popular española (1900-1950) [[]2009] urtean Ignotus saria saiakera sailean jaso zuen. [3]
-
Fernando Eguidazu bildumagile bilbotarra (2016)
Biografia aldatu
- Eguidazu , Fernando (2008). Del folletín al bolsilibro: 50 años de la novela popular española (1900-1950) . Madrid : Silente Ciencia Ficción. 279 prr
- BLOG: Acotaciones de un lector de folletines BLOG. [4]
Erreferentziak aldatu
Kanpoko loturak aldatu
Acotaciones de un lector de folletines Bloga <http://acotacionesdeunlector.blogspot.com.es/2010/01/buffalo-bill.html> Azken kontsulta: 2016/10/26