Krimilda

Brunhild» orritik birbideratua)

Krimilda, germaniar elezahar epikoa den Nibelungoen eraztuna edo Nibelungoen kantoreko pertsonaia bat da. Borgoniako Gunter erregearen arreba eta Sigfrido heroiaren emaztea da.

Krimilda
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Sigurd, Etzel (en) Itzuli eta Jónakr (en) Itzuli
Seme-alabakSvanhildr (en) Itzuli
Anai-arrebakGunther (en) Itzuli, Giselher (en) Itzuli, Gundomar I (en) Itzuli eta Gunther (en) Itzuli

Nibelungoen eraztuna aldatu

Krimilda, oso ezaguna zen bere aparteko edertasunagatik, eta laster maitemindu zen Sigfrido ausartaz. Gunterren zerbitzura egin zituen balentrien ondorioz, Krimildaren eskua lortu zuen, eta elkarrekin oso zoriontsu ezkondu ziren, Sigfridok zuen nibelungoen altxorra banatuz.

Hasiera-hasieratik egon zen leihakortasun handi bat Gunterren emazte zen Brunilda eta beraren artean. Honek, Gunterren agindua jarraituz, Hagenen esku Sigfridoren traiziozko heriotzarekin amaituko ziren gertakari batzuk eragin zituen. Bere senarraren heriotzak erabat abailduta utzi zuen Krimilda, eta Hagen bilauak, nibelungoen altxor magikoa lapurtu ahal izan zion. Altxorrari buruz, nahi adina aberastasun atera zitezkeela esaten zen, sekula amaitu gabe. Baina Hagen bezalako pertsona baten eskuetan erori ondoren, sorginkeriak funtzionatzeari utzi zion, eta honek, su bizian, Rhin ibaira jaurti zuen.

Urte batzuk berandugao, Etzel (Atila) errege gerlariak, Krimildari berarekin ezkontzeko eskatu zion, eta honek onartu egin zuen, Hagen eta Gunterretaz mendekatu ahal izateko hainako boterea lortzeko asmo ilunarekin. Denbora baten ondoren, bere etsaiak, gezurrezko abegikortasunez, Etzelen jauregira gonbidatu zituen. Han, hunoen eta Borgoinatarren arteko gerra piztea lortu zuen. Gerra honetatik, Hagen eta Gunter baino ez ziren bizirik irten. Gerra horretan, Etzelekin izan zuen seme bakarra, Ortlieb izenekoa, Hagenek hil zuen. Gunterri burua moztu zioten erreginaren aginduz, eta Hagenek, altxorra itzultzeari uko eginez, Krimildari honen maite Sigfrido itzuli ezin zionez, patu bera jasan zuen erreginaren esku. Hau, baina, handik laster hil zen, Etzelen zaldunetako batek, Hagen bezalako gerlari handi bat, modu ez duinean hil zuela usterik.


Kanpo estekak aldatu