Bromma barrutia

Bromma barrutia Suediako Stockholm hiriburuaren mendebaldeko barrutietako bat da, Västerort eremuan dagoena. 25'99 km²-ko azalera dauka eta 72.000 biztanle 2014ko erroldaren arabera.

Stockholm boroughs 2007 Bromma.svg

GeografiaAldatu

Baso txiki, parke eta aintzira ugari dituen barrutia da eta hauen inguruan hainbat jauregi ere badaude. Maila erdi-altuko suediarren eremu erresidentziala ere bada.

1936an Stockholm-Bromma aireportua ireki zen bertan, gaur egun Suediako laugarrena da tamainan.

Ondasun nabarmenakAldatu


Kanpo estekakAldatu