Ireki menu nagusia
Brile jokoaren irudia.

Brilea[1] haur eta gazteen jokoa da. Joko sinplea da, hiru elementu besterik behar ez duena: lagun taldea, baloia eta joko eremua.

IzenaAldatu

Euskal izenaren jatorria, antza denez, frantseseko brûlé («errea») hitza da. Izan ere, frantses herrietan bada beste joko bat, balle brûlée («baloi errea») deritzotena, beisbolaren Europako aldakia edo litzatekeena. Joko horretan, brûlé! diote, aurkaria pilotaz jotzen dutenean.[2]

Euskal Herriko erdal izenakAldatu

Euskal Herriko erdaretan, hainbat izen ditu: gaztelaniaz, balucón, brilé, campo quemado, cementerio eta abar.[3][4] Frantsesez, berriz, balle â deux camps deritzo.[2]

Joko eremua eta jokalarien kokapenaAldatu

Joko eremua lau zatitan banatzen da, eta lagun taldea, berriz, bi taldetan. Erdialdeko bi zatietatik batean, talde bat jartzen da; eta bestean, beste taldea. Talde bakoitzetik lagun batek, joko eremuaren bestaldeko muturreko zatira joan behar du.

Jokatzeko moduaAldatu

Muturreko zatietan geratzen diren jokalariek joko eremuaren erdialdeko zatian dauden aurkarien kontra jaurti behar dute baloia, baloiak aurkarietakoren bat jotzeko helburuaz.

Baloiak inor ukitu ez badu, kontrako aldean dagoen jokalariak harrapatu behar du. Aurkariren bat ukitu badu, ordea, jokalari horrek kanpora joan behar du. Barruan geratzen diren azken biek, hurrengo txandan muturretan jokatzeko eskubidea bereganatzen dute.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brile  
  1. Euskal Girotze Barnetegiak. Euskara Zerbitzua. Zabalkunde-lanak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, 1993.
  2. a b Ales BENGOETXEA: «Campo quemado», Itzul euskal itzultzaileen zerrenda, 1999-10-29.
  3. Irune PAYROS: «Campo quemado», Itzul euskal itzultzaileen zerrenda, 1999-10-26.
  4. Juan GARZIA GARMENDIA: «Campo quemado», Itzul euskal itzultzaileen zerrenda, 1999-10-29.