Breithorn
Breithorn, Penino Alpeetako mendi bat da, Cervinotik hurbil. 4.164 metroko garaiera du eta bere izenak alemanez "gailur zabal" esan nahi du.
Breithorn | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.160 m |
Prominentzia | 438 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°56′28″N 7°44′50″E / 45.9411°N 7.7472°E |
Honen parte da | Italy–Switzerland border (en) |
Mendikatea | Alpe Peninoak |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Valais kantonamendua |
Suitza eta Italiako mugan dago, Mattertal (Valais) eta Ayasko Haranaren (Aostako Harana) artean.
1813an Henry Maynard, Joseph-Marie Couttet, Jean Gras, Jean-Baptiste Erin eta Jean-Jacques Erin mendizaleek lehenbizikoz igo zuten.