Brand, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da.

Brand, Bainen semea da, eta, aldi berean, Smaug herensugea hil zuen Bard I.aren biloba.

Haraneko Hiriko erregea izan zen Eraztunaren Gerran, eta Dain II.aren ondoan hil zen Haraneko Hiriko guduan, Ereborreko atea Sauronen armadagandik defendatzen. Gandalfek dioenaren arabera, Brand izan zen lehenengo hil zena, eta bere aliatuaren gorpua defendatzen hil zen Dain, 381 urte zituela.

Bere oinordekoa, Eraztunaren Gerra amaitu ondoren, bere seme Bard II.a izan zen.

Pertsonaia hau, Eraztunen Jauna: Erdialdeko Lurraldeagatik Gudua II ordenagailurako estrategia jokoaren hedapenean agertzen da. Heroiak, nanoengatik borrokatzen du Haraneko Hiriko arkularien buruzagi bezala.


Aurrekoa
Bain
Haraneko Hiriko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3007-3019
Ondorengoa
Bard II.a

Kanpo estekakAldatu